Sindikatuen artean egin dugun errondari amaiera emango diogu gaurkoarekin. Horrela, gaur LAB sindikatuaren berri izango duzue.

Zure sindikatuak ba al du euskara planik? Noiztik?

2000urtean hasi ginen euskara planarekin LABen. Urte hartan EusLab (2000-2004) I.Plan Estrategikoari ekin genion, gero bigarrena eta orain balantzea egin ondoren, III.Plana diseinatzen hasiko gara 2008-2012rako.

Irakurtzen jarraitu...

Sindikatuen berri jakiten segituko dugu. Gaur ELAren txanda da.

Zure sindikatuak ba al du euskara planik? Noiztik?

Euskararen normalizazioak betidanik izan du lehentasuna ELAren baitan, baina 2004an onartu genituen Euskararen Arautegia eta lehenengo plana. Aurten (2007) laugarren planarekin gaude.

Irakurtzen jarraitu...

Aste honetan aurrera jarraituko dugu sindikatuekin egiten ari garen errondarekin. Gaur UGT-Euskadiren berri jakingo dugu.

[Debagoieneko Mankomunitateak Arrasaten 2007-11-08an antolatu zituen jardunaldietan UGT-Euskadik aurkeztu zuen txostenetik ateratako informazioa da]

UGT-Euskadi eta euskara

UGT-Euskadik euskararekin duen konpromisoa garbi utzi nahi du, kontuan hartu barik euskaldunen jatorria. Konpromiso hori norbere askatasunaren errespetuan oinarrituko da. Euskara kultur adierazpidea eta komunikaziorako tresna da. Ez da inola ere borroka egiteko tresna, ezta hainbeste kalte egin dion erabilera politikoa egiteko tresna ere. EAEn bi hizkuntza ofizialak bakean elkarrekin bizi daitezen lortu behar dugu.

Irakurtzen jarraitu...

Aurreko astean sindikatuekin hasi genuen errondarekin segiz gaur CCOOen errealitatea ezagutuko dugu.

Zure sindikatuak ba al du euskara planik? Noiztik?

2003an diseinatu eta jarri zen abian lehen euskara plana Euskadiko Langile Komisioetan, 2000. urtean burututako 7. kongresuan adostutako hainbat konpromisori erantzuteko tresna horren beharra baitzegoen.

Irakurtzen jarraitu...

Hurrengo asteetan sindikatuei emango diegu hitza Lantalan blog honetan. Azken urteetan lan mundua euskalduntzeko egiten ari den ahalegina ikusita, ezin da ukatu sindikatuek daukaten ardura.

Hori dela eta, une egokia izan daiteke hau, sindikatu bakoitza gizartearen aurrean biluzteko eta euskara suspertzeko bidean egiten ari den ahalegina agertzeko.
ESK sindikatuarekin zabalduko dugu elkarrizketa saioa.

Irakurtzen jarraitu...