Skip to Content

Pasa den astean Xare azokaren barruan aurkeztu nuen Enpresek sarean zelan jokatu beharko lukete hizkuntzekin? hitzaldia. Hitzaldian zehar #sarekohizkuntzak eztabaida eta ikerketan ateratako ondorioak aletu nituen. Baina berritasun batzuk sartu nituen eta horiek azaltzera nator oraingoan.

Hitzaldiaren bideo osoa eskegi dute Xarekoek:

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu hau jatorriz Administrazioan euskaraz aldizkarian argitara eman zen.

Gaur egun, enpresa eta erakunde askoren komunikazio kanal bihurtu dira sare sozialak. Enpresa eta erakunde hauek nahiz eta beste komunikazio kanal batzuetarako hizkuntza irizpideak zehaztuta eduki oraindik ez dakite nola jokatu behar duten sare sozialetan edo zein izan behako litzatekeen estrategia linguistiko egokiena. EMUNeko lantalde bat egoera honi erantzuten saiatu gara azken hilabeteetan #sarekohizkuntzak proiektuaren baitan.

Administrazioak gai honen inguruan hausnarketa egin du eta dagoeneko baditu irizpide batzuk zehaztuta Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gidan. Gainera, Administrazioaren kasuan legeak ere bide bat markatzen duela uste dugu. Enpresa pribatuen kasuan, ez dago lege edo araurik eta beraien helburu komunikatiboak eta hartzaileak sarritan ez dituztenez oso ongi definituta, hizkuntza irizpideak zehazteko arazoak izaten dituzte.

Aukerak asko dira, enpresa bakoitzaren ezaugarriek ere baldintzatu egiten dute euren aukera, bezero mota, merkatua… EMUNek hainbat aditurengana jo zuen iritzi eske, Joxe Rojas, Luistxo Fernandez, Rober Gutierrez, Josu Bergara edo Joxe Aranzabal, esaterako. Iritzi hauek aztertuta, ezin esan jokatzeko modu bakarra gomendatu daitekeenik, beraz, enpresa bakoitzak bere hartzailea zer nolakoa den kontuan hartuta, eta saldu nahi duen produktuari begira diseinatu beharko du bere komunikazio estrategia.

Irakurtzen jarraitu...

Euskolabel aspaldi hasi zen euskararen normalizaziorako urratsak egiten. Adibidez, kontsumitzaileari begirako produktuetan hasieratik izan da bi hizkuntzatan aritzeko erabakia. Orain dela urte batzuk, Bai euskarari ziurtagiria ere eskuratu zuen Euskolabelek.

Hala ere, 2007an hasi zen euskararen normalizazioaren bidea sendotzen. Urte horretan jarri zen martxan Euskara Plana eta ordura arte egiten zena sistematizatu egin du. Pauso horien erakusgarri 2009an lortu zuen Euskolabelek zilarrezko Bikain ziurtagiria.

2012an urrats berria egin dugu ibilbide horretan: Hizkuntza kudeaketaren eskuliburua.

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 17an #sarekohizkuntzak enpresetan jardunaldia egin genuen Garaian eta EMUNek enpresek sareko hizkuntza irizpideak definitzeko gako batzuk eman zituen. Artikulu honetara jardunaldian azaldutakoa ekarri dugu.

Hitzaldiaren helburua enpresek sareko hizkuntza irizpideak definitzeko gako edo jarraibide batzuk ematea izan zen eta ez sare sozialetarako hizkuntza irizpide egokienak zeintzuk diren adieraztea. Azken honetarako hainbat faktore hartu behar baitira kontuan eta hauen arabera irizpide bat edo beste izango da egokiagoa.

Uste dugu, enpresek bezeroari bere hizkuntzan eman behar diotela informazioa. Euskal hiztunak diren bezero edo erabiltzaileekin euskaraz jardun beharko dute eta sare sozialak bezeroekin harremanetan jartzeko beste kanal bat direnez, hauetan ere irizpideak zehaztu beharko ditu enpresak.

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 17an Emunek antolatu zituen #sarekohizkuntzak izeneko jardunaldiak. Bertan parte hartu zuten hizlari guztiekin bideo laburpena grabatu genuen. Jardunaldiko eta aurreko eztabaidako material guztiak ere badaude sarean.

#sarekohizkuntzak jardunaldien laburpena from lantalan on Vimeo.

Goienakoek ere egin dute bideo laburpena.

Irakurtzen jarraitu...

Azkeneko hilabeteetan, sarean hausnarketa bideratu du EMUNek enpresen sareko hizkuntzen inguruan. Hausnarketari segida emateko jardunaldia antolatu du apirilaren 17an, Euskadi+innovaren bidez Garaia Enpresa Digitalean.

Egitaraua:
09:30-09:45: Jardunaldiaren aurkezpena

09:45-11:00: Enpresen sareko estrategia linguistikoari buruzko eztabaida

Joseba Kamio, Maite Goñi eta Txerra Rodriguez

11:00-11:30: Kafea

11:30-12:00: Nola definitu enpresak sareko hizkuntzak? EMUN

12:00-12:45: Hiru enpresatako esperientziak

EITB

Mondragon Unibertsitatea

Kutxa

12:45-13:00: Agurra edo ondorioak

Izena emateko informazioa hemen.

Irakurtzen jarraitu...

Bada hilabete ez dugula sareko hizkuntzen proiektua gune honetara ekartzen, hala ere, ez da geldirik egon. Naroa Elortzak Herrigintza, euskara eta komunikazioa artikulua idatzi zuen Ilunkaran eta blogean bere iritzi eta esperientzia kontatu zuen.

Gaurkoan, Usoa Agirrek hartu du lekukoa. Usoa Goienako Telematika Saileko langilea da eta bertako Community Managerra. Tutti Frutti blogean Community Manger batek eguneroko praktikan euskararen alde egiteko gomendio batzuk utzi dizkigu.

Transforming Nature Exhibition - Etherow Park, compstall, England

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Enpresen sareko hizkuntzak hausnarketaren barnean Joxe Aranzabalek MUtelebistaren kasua azaldu digu.

Aranzabal Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arduraduna da.

Arantzabalek, Faroa izeneko bere blogean, MUtelebista korporatiboaren ezaugarriak azaltzeaz gain, hizkuntzen erabilera, barne funtzionamendua eta bestelako hainbat alderdi deskribatzen ditu.

Hizkuntzei dagokienez, MUtelebistak Mondragon Unibertsitatearen hizkuntza politika betetzen du; telebistan euskara da hizkuntza nagusia, eta gehienetan, aurkezpenak eta iradokizunak euskaraz daude eginak eta azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez. Baina norbaitek beste horietako hizkuntza batean hitz egiten duenean, orduan azpitituluak beste hizkuntza bietan jartzen dira. Horrela, edozeinek onartzeko moduko formula sortu nahi izan da, euskaraz ondo moldatzen direnak eta berau ulertzen ez dutenak.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Enpresen sareko hizkuntzak hausnarketari esker, hainbat enpresaren esperientziak ezagutu ahal izan ditugu, horien artean aurreko asteko Ternuaren kasua, nazioartekotasunari buruzko gaia landu zuena.

Aste honetan, berriz, Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, sarean euskaraz aritu nahi dut izeneko artikulu interesgarria utzi digu baisarean webgunean.

Sunset at Gila Springs subdivision #5

Alde batetik, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duen edo eskuratu nahi duen enpresa batek bete beharko lituzkeen zenbait irizpide proposatzen ditu. Bestetik, sare sozialetan zerbitzuak euskaraz eskaini eta lana euskaraz egitera iritsi nahi duen erakundeentzako zenbait gomendio egiten ditu.

Gaiari lotutako informazio guztia twitterren ere jarrai dezakezu: #sarekohizkuntzak

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Juan Luis Azkarate AZK-ko edukiak eta media arduraduna da eta Ternuako community managerra. Azkarateri egindako elkarrizketaren zati honetan sare sozialetan Ternuak izan duen esperientzia kontatu digu. Elkarrizketa hau Enpresen sareko hizkuntzak hausnarketaren barnean kokatzen da.

Ternuak hiru hizkuntza erabiltzen ditu sare sozialetan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Honen zergatia Azkaratek Sustatun argitaratutako Joxe Rojasen artikuluari egindako iruzkinean irakurri daiteke.

Bideo honetan, sare sozialetan euskarak nazioarteko jarraitzaileen artean izandako harrera eta euskarak Ternuari ematen dion balioa zein den azaldu digu.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Back to top

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ekimena.