2009ko maiatzaren 27a, asteazkena
Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen: Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira.
Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interesgarrienak edo deigarrienak izan zirenak.
Irakurtzen jarraitu
Bidaltzailea: lantalan.
10:16
Atalak:
Albisteak
| Permalink
| Erantzunak (0)
2009ko maiatzaren 20a, asteazkena
Azpeitiko lan mundua esparru euskalduna da. Bertako enpresetan lan egiten duten langileen % 95 dira euskaldunak, eta euren arteko lan harremanak euskaraz izaten dituzte. Enpresen kudeaketa, ordea, gazteleraz egiten da normalean. "Enpresetako kultura hala izan da beti, gestioa gazteleraz egin izan da nagusiki, eta erronka bat genuela ikusi genuen". Hala azaldu du Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariak.
Erronka horri aurre egiteko helburuarekin sortu zen Elegune.. 2006an egin zuten proiektuaren aurkezpen ofiziala, baina ordurako hiru urtez ibiliak ziren gaiaren inguruan hausnarketak egiten. Gaia jorratzeko talde eragile bat sortu zen, herriko hainbat enpresekin, beharrak eta hausnarketak definitzeko. Biele, Antzibar, Zubiola, Glual, Corrugados, Sein eta Sammic enpresetako kideekin sortu zen talde eragilea. Behin beharrak definituta, Euskara Patronatuak proposamen bat egin zuen, eta hura onartuta aurkeztu zen proiektua.
Irakurtzen jarraitu
Bidaltzailea: Azpeitian zer?.
15:28
Atalak:
Albisteak
| Permalink
| Erantzunak (0)
2009ko maiatzaren 12a, asteartea

Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak.
Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein hartzaileen- ezaugarriei erreparatuta eta baita bertan landu diren gaiek perspektiba anitzak izan dituztelako.
Nola indartu euskararen erabilera familietan? izan da lehen topaketa hauetako gaia.
Egun t´erdiko jardunean bederatzi ponentzia entzun ziren eta amaitzeko talde-lana egin zen, ponentzietan entzundakoa kasu errealekin uztartzeko. Topaketa "Hamaika bertute" bertso-taldearen umoreak itxi zuen.
Bertan jasotakoa modu laburrean jasotzen saiatu gara. Aurrerago udaltop webgunean
edukien sarrera interesa duen edonoren esku egongo da.
Irakurtzen jarraitu
Bidaltzailea: Marije Manterola, Emuneko teknikaria..
14:21
Atalak:
Albisteak
| Permalink
| Erantzunak (1)
2009ko maiatzaren 6a, asteazkena
Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresuan Andu Lertxundik apirilaren 21ean Bilbon eman zuen hitzaldian hainbat kontu interesgarri berreskuratu nahi ditugu. Artikulu osoa ere sarean da, baita hitzaldiaren bideoa ere.
Irakurtzen jarraitu
Bidaltzailea: lantalan.
10:53
Atalak:
Albisteak
| Permalink
| Erantzunak (0)