"Aurten, lehen aldiz Fagor kooperatiba guztietako euskara batzorde guztiak bildu eta jardunaldi bat egin dugu (...) Euskal prentsako hedabide nagusirik ez zen agertu ere egin. Euskalgintzako beste eragile eta enpresa-talde izar batzuen aurrerapen eta balentriak oparo jasotzen ditugu euskal prentsan. Interes korporatiboek fin funtzionatzen dute hor. Ondo. Guk ez dugu horrela aipatuak eta loriatuak izateko asmorik. Normalean isilean jarduten dugu. Hala ere, oraingoan min apur bat eman digu guri"
2005eko abenduaren 23a, ostirala
Fagorreko euskara koordinatzaileen gutuna
Bidaltzailea: EMUN. 13:24 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)
2005eko abenduaren 7a, asteazkena
"Euskara eta lana" jardunaldi sindikala
Abenduaren 2an “euskara eta lana” jardunaldi sindikala egin zen, Euskadiko Langile Komisioak sindikatuak (CCOO) antolatuta, Bizkaiko Batzar Orokorren aretoan, Bilbon.

Bidaltzailea: EMUN. 08:29 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)
2005eko abenduaren 1a, osteguna
Fagor Etxetresna Elektrikoak: "Euskara Plana, bide onetik doa"
Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak 2002-2005 Euskara Planaren balantzea egin du. Planaren koordinatzailearen esanetan, aurrera pausuak nabarmenak dira eta balantzea positiboa da. Edonola ere, gaineratu du oraindik lan asko dagoela egiteko.
Fagor Etxetresna Elektrikoetako euskara planen ardura teknikoa EMUNen esku dago.
Bidaltzailea: Goiena.net. 08:57 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

