Hiztegiak, beti zain dituzun laguntzaileak

Asteazkena, 2007ko ekainaren 6a

LanTaLan webguneak euskaraz lan egin ahal izateko baliabide ugari eskaintzen ditu. Baliabide hauen artean hiztegiak, agiri ereduak, kontsulta lekuak aurkituko dituzue eta denek badute ezaugarri komun bat: doakoak dira eta edozeinek erabil ditzake lasai. Hau horrela, gaur hiztegiei erreparatuko diegu.

LanTaLan web gunearen eskuin aldeko zutabean aurkituko dugu hiztegien atala.

Aztertzen hasteko, hiztegi orokorrak begiratuko ditugu. Atal honetan denontzako erabilgarrienak itzultzaileak dira. Askotan ez dugu jakiten hitz konkretu bat euskaraz edo erdaraz nola esan, eta horretarako laguntza paregabea eskaintzen digute “klik” batean.

Enpresetako hiztegiak ere baditugu. Zuk, irakurle, zure enpresan edo entitatean hiztegirik sortu baduzu atal honetan doan zintzilikatuko dizugu, denen eskura jarri nahi izanez gero. Edozein formatu duela ere, LanTaLanen lekua izango du! Horretarako gurekin harremanetan jartzeko bidea erabil dezakezue.

Esandako guztiaz gain, lan arloko hiztegi mordoa eskaintzen dizkigu LanTaLanek, entziklopediak ere bai, euskararen corpusari dagozkionak eta baita mundu mailako bestelako hiztegiak ere.

Aipatutako guztiarekin nahikoa izango ez balitz, kontsultak egiteko aukera ere eskaintzen digu.

Denetarik aurki dezakegu, beraz, hiztegien atalean!

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun