Enpresen sareko hizkuntzak: Ternua kasua

Asteartea, 2011ko abenduaren 13a

Juan Luis Azkarate AZK-ko edukiak eta media arduraduna da eta Ternuako community managerra. Azkarateri egindako elkarrizketaren zati honetan sare sozialetan Ternuak izan duen esperientzia kontatu digu. Elkarrizketa hau Enpresen sareko hizkuntzak hausnarketaren barnean kokatzen da.

Ternuak hiru hizkuntza erabiltzen ditu sare sozialetan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Honen zergatia Azkaratek Sustatun argitaratutako Joxe Rojasen artikuluari egindako iruzkinean irakurri daiteke.

Bideo honetan, sare sozialetan euskarak nazioarteko jarraitzaileen artean izandako harrera eta euskarak Ternuari ematen dion balioa zein den azaldu digu.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak

Erantzunak

  1. AZK-koek Nazioarteko markak eta euskara: Ternua artikulua idatzi dute
    Artikulu honetan Ternuako hizkuntz estrategiari buruzko azalpen gehiago jasotzen dira.

  2. Kaixo Edurne eta Amaia.
    Bideoa ikusi berri dut, eta uste dut benetan interesgarria dela inguruko enpresek Ternuaren planteamendua eta Juan Luisen hitzak entzutea. Topiko asko hausten ditu eta euskaraz idaztearen aurkako argumentuei indar handia kentzen die.
    Mila esker, eta jarraitu halako proiektu interesgarriak egiten!

Erantzun