Skip to Content

Berrikuntza da Emunen balioetariko bat, eta hori kontuan hartuta antolatzen ditugu gure proiektuak. Langileon %90ek hartzen dugu parte proiektu horietan, eta era horretan lortzen dugu gure produktu eta zerbitzuak hobetzea edota produktu berriak sortzea

Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza prozesua zehaztuta daukagu Emunen eta garatzen ari gara. UNE 166002 arauan eta prozesukako kudeaketan oinarrituta antolatzen dugu prozesu hau, eta honen helburu nagusia ditugun produktuak eta zerbitzuak hobetzea eta berriak sortzea da.

Pertsonak dira prozesu honen protagonista, eta pertsonen sortzeko, berritzeko eta finkatzeko gaitasunean oinarrituta dago prozesua. Horrela bakarrik lortu daiteke erakunde edo talde mailako berrikuntza.

Pertsonek erakundearen berrikuntza proiektuetan parte hartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, pertsona bakoitzak bere gaitasunak garatzeko eta batez ere gure produktu eta zerbitzuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Bezeroen beharrak dira gure berrikuntzaren eta oro har gure lanaren oinarri, eta bezeroen beharrak ezagutzeko Emunen jasotzen ditugun iradokizunak eta proiektuetako beharrak ere hartzen ditugu kontuan.

Behar horietatik abiatuta, gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko eta berriak sortzeko barne proiektuak ditugu martxan.

2006an 9 proiektu ditugu abian, eta EMUNeko lankideon %90ek hartzen dugu parte horietan. Parte-hartze zuzena daukagu proiektuetan, eta proiektuaren garapenean erabakiak hartzeko askatasuna dugu. Langile batzuk oso proiektu berritzaile edo berrietan hartzen dute parte eta beste batzuk jada finkatuta dauden lanen sistemak hobetzen.

Barne proiektuak P-D-C-A zikloan oinarrituta daude. Beharra detektatzen da, eta behar horren zergatiak zehazten dira. Ondoren, zergati horiek sailkatu eta antolatu behar izaten dira, zeri erantzun nahi diogun erabakitzeko. Hala, proiektuaren helburu nagusia eta ezaugarriak zehazten dira.

Hortik abiatuta, lanak planifikatu, egin, kontrolatu eta ebaluatu egiten ditugu. Hau guztia Zuzendaritzaren lidergoarekin egiten dugu.

Bidaltzailea: Emun

Erantzun

Back to top