Skip to Content

Lan mundua euskalduntzen diharduten eragileei informazioa helarazteko sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak SUSTRAITUZ zerbitzua (e-mail bidezko albistegia) baina orain bertan behera utzi dute. Arrazoia: Kultura Saileko kargudunen aldaketak.

Lantalan blogak hutsune hori estal dezake, ea horrela den…

Hau da Eusko Jaurlaritzatik jaso dugun e-maila:

“Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren (HPSren) berriak ematera natorkizu oraingoan. Legegintzaldi berria hasi ondoren HPSn hainbat arduradun eta ardura aldatu dira: sailburuorde berria Patxi Baztarrika da; Euskara Planen Zuzendaritzaz arduratzen da Jokin Azkue, Administrazio-arloko erabilera-planez bereziki; Koordinaziorako zuzendaria den Miren Mateo arlo pribatuko euskara-planez arduratuko da.

Une honetan arlo pribatuko erabilera-planak sustatzeko HPSn egiten den lana berrikusten ari da eta, ondorioz, SUSTRAITUZeko informazio-bidalketak eten dira.

Gure harpidedunei eta informazio-bidaltzaileei gure esker ona adierazten dizuegu.

Ez adiorik.”

Bidaltzailea: EMUN

Erantzun

Back to top