Skip to Content

Denbora horretan, Bai Euskarari Ziurtagiria jarri du abian, besteak beste.

Gizarte eragileak, indar ekonomikoak, alderdi politikoak eta sindikatuak hizkuntza normalizazio proiektuetan inplikatzea bilatu eta landu du. Horretarako, denon konpromisoa eskatzen duen hamaika egitasmo jarri du abian. Besteak beste:

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen dutenen iritziz, lan munduaren euskalduntzea guztiz estrategikoa da euskararen normalizaziorako. Lan mundua euskaldundu ezean ez baitago euskara normalizatzerik.

Horregatik, Kontseiluak hasieratik eman izan dio izaera estrategikoa Bai Euskarari Ziurtagiriari. 2000. urtean sortu zuen, eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko arlo sozio-ekonomikoa eta lan mundua funtsezkoak zirela ikusita, martxan jarri zuten.

Bai euskarari Ziurtagiria duten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Kontseiluak. Gero, horien ahalegina aitortu eta konpromiso hori gizartearen aurrean erakusteko bereizgarria ematen die.

Lan munduan eragiteko tresna baliagarria izan da sei urtetan, eta oraindik ere izango da. Ez dugu ahaztu behar gure egunerokoan lanak oso parte garrantzitsua betetzen duela, egunaren herena ematen baitugu horretan. Horregatik Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiriarekin, ahalik eta enpresa gehien euskararen aldeko konpromisoetara erakartzea du helburu.

Izan ere, eskolak kostata euskalduntzen dituen belaunaldi berriak, lan munduan sartzean erdalduntzeko arrisku handia dago. Hezkuntzan urteetan eginiko ahaleginak jarraipena behar du, ezinbestean, lan munduan.

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun

Back to top