Skip to Content

Soziolinguistika Klusterrak 2010ko maiatzean kaleratu zuen Soziolinguistika Eskuliburuaren bosgarren atala izango dugu, gaur, mintzagai: Hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintzarena, hain zuzen.

Imanol Larrea Mendizabal eta Paul Bilbao Sarriaren artean osatu dute gai hau.

Gainera, 5. puntuari lotuko gatzaizkio: Euskara indarberritzeko saioen adibideak gaiari, alegia, eta irakurritakoa labur ematen saiatuko gara.

Sei adibide jaso dituzte: horietako bi maila orokorrekoak dira -bata gizarte-mugimenduak bultzatua eta bestea gobernuaren eskutik doana-, eta, beste laurak mikro mailakoak -ekimen pribatuari eta talde eta pertsonei lotutakoak-.

  1. BAI EUSKARARI AKORDIOA (BEA)

Euskalgintzako eragileek 1997an euskararen normalizazio-prozesua azkartzeko sortu zuten Kontseilua. 1998an Kontseiluak BEA abian jarri zuen: arlo guztietako gizarte eragileei eskaini zitzaien normalizazio-prozesuan parte hartzeko hitza eman zezaten. Konpromiso honek hiru maila ditu, txikienetik handienera: euskararen bidean, zerbitzua euskaraz eta zerbitzua eta lana euskaraz. Hala, 2000. urtean Hegoaldean eta 2001ean Iparraldean 520 gizarte-eragilek konpromiso minimoak hartu zituzten.
2007az geroztik Ziurtagiriaren Elkarteak dihardu proiektua indartzen.

2. EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA (EBPN)

1999an Eusko Legebiltzarrak onartu zuen EBPN. Hiru helburu estrategiko ezarri ziren:
a. Euskara ondorengoetaratzea: euskararen transmisioan etenik ez egotea;
b. Euskararen erabilera: euskaldun gazteentzat euskara helduaroan ategin eta gaztelania bezain baliozko egitea eta hori lorteko euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolaz kanpoko beste erabilera eremuetara zabaltzea;
c. Euskararen elikadura: euskaraz eroso eta erraz hitze egiteko elikatzea liburu, irrati, aldizkari, egunkari, telebista eta abarren bidez.

EBPN herrietara hedatzeko hamar eredu desberdin sortu ziren biztanle-kopurua eta egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta; hiru hiriburuetarako eredu bana prestatu zen.

3. MIKROPLANAK

Makro mailan proposatutako ekimenak aplikatzerakoan mikro mailari heldu behar zaio neurriak eraginkorrak izatea nahi bada. Aipagarriak dira, besteak beste, transmisioa idartzek programak, EraLan, Buruntzaldeko egitasmoa, merkataritzakoak, kirol mailakoak, Ulibarri programa eta ahozko erabilera sustatzekoak.

Mikroplanek hiru fase dituzte:

1. Planaren definizioa;
2. Planaren inplementazioa;
3. Planaren ebaluazioa.

Ebaluaziotik ondorioak atera behar dira eta planaren definizioa berritu. Plangintza ziklo honi PDCA zikloa deitzen zaio -Plan, Do, Check eta Act-.

4. LAN-MUNDUKO EUSKARA-PLANAK

Irakaskuntzan ahalegin eta aurrerapen handiak egin ondoren, lan-mundurak jauzia ezinbestekoa zen. Arlo honetan erreferentzia garrantzitsua izan da Quebec-en enpresen frantsestean izan duten esperientzia.
Plan pilotuak egin ziren 1990eko hamarkadan Eusko Jaurlaritzaren parte hartzearekin; horren ondorioz, arlo sozio-ekonomikoan euskara sustatzeko tresna garatu zen: euskara-planak. Ondorioz, enpresa askoren kudeaketan, hizkuntza-irizpideek garrantzia hartu dute.
Urrats hauek eman ohi dira: diseinua, abiatzea, garapen-fasea eta jarraipen-fasea.
Euskara-planaren arrakasta bermatzeko ezinbestekoa da enpresaren inplikazioa eta, juxtu inplikazio hori saritzeko bi ziurtagiri daude: Kontseiluak sortutako Bai Euskarari ziurtagiria eta Eusko Jaurlaritzak sortutako Bikain ziurtagiria.

5. KUADRILLATEGI EGITASMOA

Gazteen lagunartean euskararen erabilera sustatzeko hainbat herritan egin den esku-hartzea eta ikerketa da Kuadrillategi egitasmoa. Batez ere 2000. urtetik aurrera egin dira esperientzia sistematizatuak herrietako euskara-elkarteen edo udaletako euskara-zerbitzuen eta Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza elkartearen eskutik.
Egitasmo honen oinarria da lagun-taldearen arauek finkatzen dutela zein hizkuntzatan egin, eta erdaraz egiten badute, hori aldatzeko modu bakarra taldearen araua gainditzea dela. Horretarako, aisialdiko eskaintza bat egiten zaie herriko gaztetxoen lagun-taldeei. Datuak eskutan, tresna erabilgarria da gaztetxoen harremanetan euskararen erabilera sustatzeko.

6. MINTZAPRAKTIKA-PROGRAMAK

Horrelako lehen programa Donostian sortu zen 1993an Bagera euskara-taldearen eskutik eta gero beste herri batzuetara, Topagunera eta euskaltegitara hedatu zen.
Egitasmo hauek euskaraz ohituratik ez eta euskara-maila hobetu eta erabilera indartu nahi dutenak eta hitz egiteko ohitura duten pertsonak harremanetan jartzen dituzte taldeka.
Antolatzaileek partaideen helburu pertsonalez gain euskal hiztunen kopurua handitzea, euskara erabiltzeko gune berriak irabaztea, euskaraz egiteko sare berriak sortzea etab.
Katalunian bada antzeko programa bat -Voluntaris per la llengua izenekoa; han bikoteak osatzen dituzte.

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun

Back to top