Skip to Content

ADI! Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararekin lotutako 2005eko dirulaguntzak zuritzeko epea azaroaren 30ean bukatzen da.


Dirulaguntzen programa horrek aurten mundu sozio-ekonomikoa hartu du aintzat eta hainbat enpresa eta erakundek eskatu dituzte dirulaguntzak.

Dekretuaren arabera, dirulaguntzok zuritzeko dokumentu hauek entregatu behar dira:

a)Aurrera eramandako programa edo jarduerari buruzko txosten zehatza. Gainera partaideen datuak adieraziko dira, sexua aipatuta eta, ahal den neurrian, datu horien azterketa eta interpretazioa.

b)Izandako gastu eta sarreren balantze orokorra.

c)Diruz lagundutako jardueraren osotasuna frogatuko duten gastuen jatorrizko fakturak, zeinak, egiaztatu eta zigilatu ondoren, erakunde jasotzaileari itzuliko zaizkion.

d)Egindako lanaren ziurtapen eta lekuko gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-entzunezkoa.

Bidaltzailea: EMUN

Erantzun

Back to top