Asko dira atzerrian plantak dituzten euskal enpresak. Asko kooperatibak dira. Gizarte-erantzukizunaren aldeko apustua aldarrikatzen dute. Neurri ugari hartzen dituzte ingurumenaren alde, prebentzioaren alde, berdintasunaren aldeĀ Ekologia praktikatzen dute. Euskararen erabilera indartzeko planak ere badituzte, konpromisoaren adierazgarri.
Baina, egiten al dute zerbait atzerriko plantak dauden lekuko hizkuntza minorizatuen alde? Solidarioak al dira hizkuntzen gaiari dagokionez? Eta, nola mantendu euskararen erabilera sendo luzaroan ingelesa funtzio guztiak irensten ari zaigun enpresa multinazionaletan? Lortu al daiteke hori globalizazioaren aroan?

Bai, lor daiteke…, eta lehiakideen aurrean abantaila lortzera iritsi daiteke, gainera.
- Munduko merkatu globalizatu honetan negozioa egin nahi duten enpresek eleaniztasuna ondo kudeatu beharko dute. Britainiar enpresak konturatu dira horretaz eta hizkuntza aniztasuna bultzatzen hasi dira enpresa multinazionaletan. Ingelesarekin bakarrik ez da nahikoa, gaur egun.
- Gizarte erantzukizunean sinesten duen enpresa batentzat ingurumenaren alde eta munduko hizkuntzen alde neurri ekologikoak hartzea gauza bera da (izan beharko luke).
- Hizkuntzen garapen iraunkorra printzipio egokia eta onuragarria da enpresarentzat: lekuan lekuko hizkuntzak erabiltzeko planak egin beharko lituzkete enpresek. Horrela, munduko hizkuntzen arteko orekari eusten laguntzeaz gain, langileen arteko kohesioa indartuko litzateke, enpresarekiko identifikazioa handitu, zerbitzu hobea eskaini eta marka-irudia hobetuko lukete (etekin ekonomikoak).
- Eleaniztasuna ondo kudeatzen duenak abantaila lortuko du lehiakideen aurrean. Ingelesek frogatu egin dute hori ikerketa baten bidez. Langile eleanitzak izatera eta produktu/zerbitzu eleanitzak produzitzera bideratu behar dira indarrak.
- Euskara planak aurrera atera nahi dituzten euskal enpresa multinazionalek hizkuntza politika orokorra ondo definitu beharko dute, funtzioak ondo banatuz (planta bakoitzerako eta guztien arterako zein hizkuntza erabili).
- Enpresa multinazionalek subsidiaritatearen printzipioa aplikatu beharko lukete beraien hizkuntza politikan: ez dadila egin eremu zabalagoko beste hizkuntza batean tokiko (lekuan lekuko) hizkuntzan egin daitekeena.
- Lekuan lekuko hizkuntza minorizatuei (euskarari) funtzio esklusiboak eman behar zaizkio, eta ez dena beti bi hizkuntzatan egiten jardun: euskara hutsez egin daitekeen guztia, euskara hutsez egin, eta beharrezkoa denean bakarrik jo hedapen handiagoko hizkuntzetara.
Graduondoko HIZNET ikastarorako egin dudan lan osoa Interneten daukazue.
Bidaltzailea: Abel Irizar Mantzizidor
Nazioartera hedatzen den edozein enpresak abantaila ekonomikoak lortzea
du helburu; kooperatiba izan edo sozietate anonimoa izan. Kooperatiben
kasuan gainera, beraien izaera eta egitura kontuan izanik, kontraesan
batean ere sartzen dira: atzerrian zabaldu eta izaera kooperatiboa
sorterrian utzi? Honez gain, zenbat kooperatiba daude oraindik
euskararen erabilera normalizatzeko planak abian jarri gabe? Bertako
hizkuntza minorizatua kontuan ez dute hartzen eta kanpoko hizkuntza
minorizatuak kontuan hartuko dituzte? Izaera kooperatiboa atzerrira
eramateko gai ez diren kooperatibek zein inplikazio sozial maila
erakusten dute tokian tokiko
gizartearekin/jendartearekin/komunitatearekin?
Gainontzeko enpresei dagokienez, inplikazio sozialaren gaia askoz ere
maila txikiagoan daukate barneratua normalean.
Telefonia konpainiek noiz hartu dute kontuan euskarazko konfigurazioa
duten mugikorrak merkaturatzearen gaia? Diru laguntza publikoa jaso
aurretik ez behintzat!
Enpresa ingeles bat Boliviara joaten baldin bada, zein hizkuntza izango ditu
kontuan: kitxua, aimara, guarania… edo espainola? Tamalez,
minorizatutako hizkuntzen errealitatea ez da mundu osoan berdina, eta
zoritxarrez (hizkuntzei dagokienez) garapen ekonomiko bidean dauden herrien errealitatea ere
gure herriarekiko guztiz ezberdina da.
Kooperatiben sorreran, jendearen
oinarrizko beharrek (jana, etxea, osasuna, heziketa…) hartu zuten
garrantzia; ez hizkuntzak.
Zoritxarrez, garapen ekonomiko bidean dauden
herrietan ere egoera antzekoa dela iruditzen zait. Eta beraien
beharrak gertuago daude oinarrizko beharretatik hizkuntza kontuetatik
baino.
Zure hausnarketa irakurrita, Urtzi, ideia hauek bururatzen zaizkit eztabaidarako: