Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak 2002-2005 Euskara Planaren balantzea egin du. Planaren koordinatzailearen esanetan, aurrera pausuak nabarmenak dira eta balantzea positiboa da. Edonola ere, gaineratu du oraindik lan asko dagoela egiteko.
Fagor Etxetresna Elektrikoetako euskara planen ardura teknikoa EMUNen esku dago.
Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkartearen arabera, Plan honek, 4 urteotan, 1,67 milioi euroko aurrekontua izan du. Gainera, langileen %90ari baino gehiagori eragin dio. Planaren koordinatzaile Txema Abarrategiren hitzetan, balantzea positiboa da.
Euskara lan hizkuntza bilakatzea da azken helburua, euskarak lanean presentzia izan dezan lortzea.
2004ra arte, %26,3ko erabilera neurtu da barne harremanetan eta %17koa kanpo harremanetan. Bezero euskaldunei zerbitzua euskaraz eskaintzeko ahalegina egin da eta hori sumatzen dela adierazi du Abarrategik.
Datuak
Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteko langileen %70ak, gutxi gora behera, badaki euskaraz. Hala ere, erabileraren portzentajea baxuagoa. Plana abian jarri zenetik egon da gorakada, baina oraindik lan asko dago egiteko Abarrategiren esanetan. Euskararen Gestio Plan berria 2005-2008 Plan Estrategikoan txertatu dute.
Bidaltzailea: Goiena.net
Erantzun