Atzo Bilboko Guggenheim museoan Bikain ziurtagirien banaketa ofiziala egin zen. Bikain ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak emana, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. 2008ko lehen edizio honetan, Bikain ziurtagiria guztira 30 enpresa eta erakundek eskuratu dute.
Ekitaldian, lehenik eta behin, ebaluatzaileak omenduak izan ziren. Ondoren, diploma bana banatu zitzaien senior moduan aritu izan zirenei, horien artean Emun kooperatibako Itziar Urteagari.

Horren ondoren, ziurtagirien banaketa egin zen. Gure bezero diren enpresa hauei banatu zitzaien ziurtagiria:
- Ziurtagiri beltza: Goiztiri elkartea, Tximela eta IKT
- Zilarrezko ziurtagiria: Zabaltzen elkartea, Kutxa, Fagor Egosketa, Danobat eta EIKA
Horrez gain, Emunek berak urrezko ziurtagiria jaso zuen. Zorionak ziurtagiria jaso duzuen guztiei.
Bidaltzailea: lantalan
Erantzun