Skip to Content


Egileak.

Dagoeneko 10 urte dira Danobat kooperatiban euskararen erabilera handitzeko plana martxan jarri zela Arrasateko Emun kooperatibaren laguntzaz. Plan hori etekina ematen joan da hasiera-hasieratik: errotulazioa, dokumentazioa… baina hori baino gehiago eta beste batzuek egin ez dutena egin nahian duela bost urte, Danobat kooperatibaren sorreraren 50. Urteurrena zela eta, liburu honen lehenengo edizioa argitaratu zen. Hainbat bazkideren esperientzia eta lankidetzarekin kontatu zen orduan.

Lan zaila eta neketsua izan zen, izan ere ez baitzekoen honelako libururik ez euskaraz ezta beste hizkuntza batzuetan ere.

(Interesa duenak aukera du eskatzeko.)

Nagusienek antzinako Casillas izenez ezagutzen zen liburu bat erabiltzen zuten eta liburu haren ideia oinarritu ginen gure proiektua aurrera eramateko.

Esan bezala lan zaila izan zen hemendik eta handik bildutako agiri eta dokumentazioa gaztelaniaz, ingelesez, alemanez eta frantsesez aurkitu baikenuen eta horiek denak euskarara ekarri behar.

Baina egin genuen, eta berehala agortu ziren 1.000 aleak langile, bezero, hornitzaile eta interesa zutenen artean banatu baikenituen.

Eskaera asko jaso genituen hemendik eta handik eta oso pozgarria izan zen hori guretzat, horrexegatik edizio berri batean pentsatzen hasi ginen, eta aukera aparta iritsi zitzaigun Mondragon Unibertsitatetik liburua birpasatu, osatu, landu eta bigarren edizio bat elkarlanean ateratzeko proposamena jaso genuenean.

Liburu hau tailer munduan diharduen edo lan egin nahi izago luketenei dago zuzenduta, hau da, gaur egungo eta etorkizuneko makina erremintako langileei.

Hogeitahiru kapitulu ditu, gai ezberdinez eratuta. Batetik, diseinatzen dabiltzanentzako transmisioen kalkuluak, trigonometria, perdoiak… montatzen eta mekanizatzen dabiltzanentzako hari ezberdinen neurriak, errakore motak… makinetako elementu ezberdinak, plakatxoak, harriak, zerrak…

Azken finean, kontsultatzeko liburu bat da, eta horrexegatik gustora geratuko ginateke mahai-gain guztietan ikusiko bagenu.

Gure asmoa zabaltzea da, ahalik eta jenderik gehienaren eskuetara iristea, horrexegatik interesa duenak aukera izango du bi helbide hauetan eskatzeko:

  • euskara@danobat.com
  • xsagarna@eps.mondragon.edu
  • edo Durangoko azokan Mondragon Unibertsitatearen standean eskuratzeko.

Gainera, teknologia berriak aprobetxatuz bai Danobaten zein Mondragon Unibertsitatearen web guneetan ere jarriko dugu.

Ingelesa lekua hartzen ari den mundu honetan eman diezaiogun bezeroari nahi duena eta bere hizkuntzan emango diogu. Baina guk, arlo teknikoan ere egin dezagun euskaraz geure-geurea delako eta hala nahi dugulako.
Liburuan esaten dugun bezala “goza dezagun gure etorkizuna euskaraz landuz”.

Bidaltzailea: Deñe Zabalo, EMUNeko teknikaria Danobat-en

Erantzun

Back to top