Noiz letra LARRIZ (maiuskulaz) eta noiz letra XEHEZ (minuskulaz)?

Mota Egoera Adibidea Oharrak
Pertsonak pertsona eta jainkoen izen-deiturak Jose Antonio Agirre Lekube, Txomin, Irizar, Jainkoa, Karmengo Ama, Ala, Jehova, Yahve, Zeus  
  pertsona mitologiko, literario eta asmatutakoen izen-deiturak Mari, Galtxagorri, Olentzaro, Petiri Santz, Miel Otxin
Peru Abarka, Peter Pan, Pinnochio, Spider Man
 
  gaitzizen, ezizen eta goitizenak Santxo Azkarra, Altzoko Erraldoia, Txirrita, Urretxindorra, Kirikiño, Jautarkol  
  dinastia eta familia lerroen izendapenak Borbondarrak, Mujikatarrak baina errege borbondarrak
  izen antonomastikoak Errege Katolikoak, Hiri Eternala, Apostolua  
  pertsonen izenaurreko eta izendapen generikoak; ber gauza da laburduraz idazten direnean ere Garmendia andrea, aita Manuel Larramendi, Duvoisin kapitaina, erregina Maria Cristina, osaba Unai

Agirre jn. ,Garmendia an.

 
  sainduen izenak Indone Petri, San Tomas, Santo Tomas, Jaundone Jakue saindu jakin baten adbokazio jaiak: sanjuan sua, sanextebanak
  kargu ofizialak, karguarekin pertsona konkretua aipatu ala ez EHUko idazkaria, EAko legebiltzarkideen iritziz,
Industria eta Energiako sialburua
 
  bakartzat hartu ohi diren karguen izenak Errege(a), Aita Saindua, Dalai Lama karguaren izenarekin batera ez badoaz: Balduino erregea, Pio IX aita saindua
zalantzazkoa izan daiteke «lehendakari»
  ohorezko trataerak osorik nahiz laburtuta
erdarazko pertsonen trataerazko formak
Andre Txit Prestua, Jn. T. G.
Don Juan Manuel, Sir Lawrence Olivier, Monsieur Dupont
ohorezko trataerak kargua daramanean bere barruan, karguaren izena larriz: Alkate Andre Txit Prestua
Animaliak animalien izen propioak Pintto, Beltxa, Donald  
  animalien arraza edo motak abelgorria, frisoia, doberman, spaniel  
  animalien izendapen zientifikoak Homo sapiens, Gyps fulvus  
Mota Egoera Adibidea Oharrak
Gauzak objektuen izen pertsonalizatuak Escalibur, Gernikako Arbola, Erromako Zubia baina Gernikan arbol asko dago

baina Erromako zubiak berritu

  produktuen jatorrizko deitura ofizialak Getariako Txakolina, Idiazabalgo Gazta, Errioxako Ardoa baina Getarian egindako txakolina, Idiazabalen egindako gazta, aurten Errioxako ardoa ona izango da
  kondekorazio eta ohorezko merezimenduen izendapen generikoak Gipuzkoako urrezko domina, herriko seme kutun izendatu, doktor honoris causa izendatu, Europako txapeldun  
  erakunde ofizial nahiz pribatuek ezarritako sarien izenak Kritikaren Sari Nazionala, Irun Hiria Saria, Fisikako Nobel Saria baina aurtengo fisikako Nobel saria amerikarra da
  erakunde publiko nahiz pribatu, elkarte, enpresa edo denden izendapenak Gobernu Zibila, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Udako Euskal Unibertsitatea, Durangoko Udaltzaingoa, Gasteiz Hotela, Astoria Zinema, Antzoki Zaharra, Irizar Autobusak, Zinkunegi Optika
  • baina gobernu zibiletan..., foru aldundiek..., unibertsitatean ikasten du, udaltzaingora eraman dute
  • erakundeen izendapen generiko edo ordezkoak: Gasteizko udal korporazioa
  kudeaketa organu ofizial nahiz pribatuen izendapenak Ebazpen eta Jarraipen Batzordea, Industria Saila, Legebiltzarreko Argitarapen Zerbitzua, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua baina batzorde horren lanak..., sail horretako aurrekontua..., Legebiltzarreko zerbitzuetan..., zeharkako zergak kudeatzeko zerbitzurik ez da behar
  alderdi politiko, sindikatu eta gisakoen izendapenak Kubako Alderdi Komunista, Langile Abertzaleen Batzordeak baina partidu komunistaren ustez..., langile batzordeak sortu dira...
  erlijiozko erakundeen izenak Elizak indar handia du, Apezpikuen Sinodoa, Frantziskotarrak, Jesusen Lagundia baina elizako ataria, frantziskotar bat, jesuita, josulaguna
Mota Egoera Adibidea Oharrak
Izaki abstraktoak pertsonifikatutako kontzeptuak Ni-a, Hutsa, Askatasuna, Egia  
  ospakizun zibil, erlijioso edo politikoak Eguberriak, Aste Santua, Aberri Eguna  
  garai historikoak eta denboraren banaketak burniaroa, erdi aroa, urtarrila, otsaila, martxoa... astelehena, asteartea... udaberria, uda, udazkena, negua, goiza, eguerdia  
  garai, estilo edo belaunaldien izenak pizkundea, erromantizismoa, uhin berria, 68ko belaunaldia, gotikoa, errealismoa  
  gerrate edo borrokaldien izendapen generikoak Kubako gerra, Banderizoen gerratea eragin orokorreko gerrateak: Bigarren Karlistada, Lehen Mundu Gerratea
  historiako gertakari handiak Maiatzaren Lehena, Bigarren Errepublika, Frantziako Iraultza  
  hezkuntza sistemaren barruan araututa dauden ikasketak Lehen Hezkuntzako irakaslea, Medikuntzan matrikulatu da, Historia bukatu berria dauka  
  jakitate, zientzia edo diziplina akademikoak medikuntzan aurrerapen handiak egin dira, historiako ikerkuntzan sartuta dago  
  titulazio, espezialitate, lanbide edo lan kategoriak medikua, ingeniari teknikoa, osasun laguntzaile teknikoa, goi-mailako teknikaria, katedraduna, irakasle laguna, etxezaina nahiz sigla OLT izan
  erakunde ofizialek nahiz gizarteak eragindako biltzarre, kongresu, jardunaldi, erakusketa eta antzekoak XX. Mendeko Nobelagintza Jardunaldiak, Medikuntza Gerontologikoko II. Batzarra, Sidneyko Joku Olinpikoak baina XX. mendeko nobelagintza, batzar batera joan, joku olinpikoak ikustera joan
Liburu, argitarapen eta lanak liburu, antzerki, zinema edo arte lanen nahiz berauen zatien izenburuak Egunero hasten delako, Gauez parke batean, Amabost egun Urgain'en, Orotariko euskal hiztegia, Aitaren etxea baina Otto Pette
  aldizkako argitarapenak Euskaldunon Egunkaria, Unescoren Albistaria ber gauza erdarazko aldizkariak: Le Nouvel Observateur, El Temps, A Nosa Terra
Arau eta dokumentu ofizialak lege, dekretu, arau eta gisakoak 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, Zergekiko Foru Arau Orokorra baina lege bat onartu, foru arau berria egin
  berauen zati generikoak 4. artikulua, bigarren atalburua, lehen xedapen gehigarria  
  dokumentu historiko nabarmenak Lizarrako Estatutua, Bergarako Ituna  
Mota Egoera Adibidea Oharrak
Toponimoak lurralde edo herrialdeen zatikien izendapen generikoa probintzia, herrialdea, eskualdea, bailara, elizbarrutia, departamentua batzuetan izen espezifikoari loturik: Urola-Kostaldea nahiz kostaldean bizi, Markinaldea, Debarroa
  gorabehera eta leku geografikoen osagai generikoa Arbizuriko lepoa, Baio mendia, Bidasoa ibaia, Kantauri itsasoa, Gernikako itsasadarra, Pertsiako golkoa, Agorregiko errota, San Antonioko baseliza, Oliteko gaztelua
  • baina Lazkaomendi
  • batzutan osagai generikoa izen propioaren barruan dago: Itsaso Gorria, Ozeano Indikoa, Iparraldeko Itsasoa
  puntu kardinalak hego haizea, iparra, iparraldea baina:
  • nazioarteko ikurrak erabiltzen direnean: N iparra, S hegoa, E ekia, sortaldea, W mendebala, sartaldea, eta horien konbinaketa guztiak
  • toponimoaren izen propioaren barruan direnean: Ipar Amerika, Hego Afrika, Iparraldea, Hegoaldea
  lur-zeruen balizko lerroen eta lerroarteak tropikoa, meridianoa, zirkulu polar antartikoa nahiz Antartida
  herri, herrialde, nazio, kontinente, planeta, izar eta galaxien izendapen espezifikoak Matxinbenta, Loiu, Goierri, Mariknaldea, Deba Garaia, Leaburu-Gaztelu, Los Arcos, Nafarroa Beherea, Euskal Herria, Hydra, Canis Maior, Artizarra, Goizeko Izarra, Ilargia, Eguzkia nahiz euskal herria oso festazalea da

baina ilargiari begira egon, eguzkitan egon

  herritar edo biztanle jendeak oiartzuarrak, bilbotarrak, baionesak, flandiarrak, espainiarrak, amerikarrak, hego afrikarrak, apatxeak, ilargitarrak  
  kale, karrika, plaza, pasealeku, errepide, estrata eta herri barruko nahiz herri arteko bideak Tomas Meabe plaza, San Juan ibiltokia, Urdaneta kalea, Pannecau karrika baina zati generikoa izen espezifikoaren barruan dagoenean: Kale Nagusia, Kaletxiki, Herriko Plaza, Erdiko Kale, Kalegoien, Plaza Barria
  etxe, etxalde, baserri edo edifizioak Etxahunia, Gure Kabia, Bordazahar, Etxeberri Goikoa, Alhondiga