BERA / BERDIN

BERA ez da BERDIN hitzarekin nahasi behar.

BERA: gauza bakarra da, baina behin baino gehiagotan errepikatzen da:
Senar bera daukate bi andre horiek, jakinaren gainean egon barik (senar bera bientzat).

BERDIN: elkarren antza duten gauza bi edo gehiago.
Zure jantzia eta nirea oso antzekoak dira, berdinak dira (jantzi bana).

Bestalde, BERA hitzak badu beste zeregin bat: aurreko hitzak adierazten duena azpimarratzea, "nor eta...", "norekin eta.." esapideen antzera. Eta lehen azaldu dugun erabileran ez bezala, aurreko hitzak ere hartzen du deklinabide marka.

Sailburuak berak eman dizkigu zorionak.
Alkatearekin berarekin egin nuen topo oporretan.