BER- / BIR-

Sarriegi erabiltzen da aurrizki hau, erdarazko RE- aurrizkiaren eraginez: batzuetan, ondo; besteetan, ordea, txarto. Gainera, nekez esan daiteke egokitasunaren eta gehiegikeriaren arteko muga non dagoen. Horregatik, erabilera okerrak eta larregizko errepikapenak saihesteko, ulerterrazagoa eta egokiagoa izaten da BERRIZ edo BERRIRO erabiltzea.

û berresan
û birplanteatu
û berraztertu
û zerbaiti berrekin
û soldatak berregokitu
û igandean berragertuko da Karmona
û petrolioa birfindu
ü berriz esan
ü berriz mahairatu
ü berriz aztertu
ü zerbait berriz egiten hasi
ü soldatak egokitu
ü igandean jokatuko du Karmonak berriz
ü petrolioa findu