BATZUK

 Forma hauek erabaki ditu Euskaltzaindiak BATZUK-en deklinabideari dagokionez:

ü batzuk (batzuk etorri dira).
ü batzuek (batzuek egin dute).
ü batzueik
ü batzuen (batzuengan, batzuengana, batzuengandik, batzuen baitan, etab.).
ü batzuekin
ü batzuez
ü batzuentzat
ü batzuetan
ü batzuetako
ü batzuetara
ü batzuetatik / batzuetarik

Horrenbestez, kontuz honelakoekin:

û Batzutan etortzen da.
ü Batzuetan etortzen da.

û Batzuk badakite hori.
ü Batzuek badakite hori.

û Etxe batzutan ez dago argirik.
ü Etxe batzuetan ez dago argirik.

û Gizon batzu etorri dira.
ü Gizon batzuk etorri dira.

Gaztelaniaren eraginez, BAT eta BATZUK erabiltzen ditugu HUTS-en ordez, izenondoei balio enfatikoa emateko.

û Inozo batzuk zarete !
ü Inozo hutsak/galantak zarete !

û Alfer batzuk dira arduradun horiek.
ü Alfer hutsak/itzelak dira arduradun horiek.