ASKO, LUZE, HANDIA (û BERO ASKO EGITEN DU)
Horiek guztiak nahastu egiten ditugu sarritan.
Asko/gutxi: ZENBAT galderari erantzuten diote. Izen zenbakarriekin edo neurgarriekin erabiliko ditugu.
Luze/labur, handi/txiki, gogor/leun: horiek NOLAKOA galderari erantzuten diote, izen neurgaitzekin erabiltzen dira eta intentsitatea adierazten dute.
û Gose asko pasa dute. û Min asko egin dit.
û Denbora askoan egon zen
zain. û Asko maite zaitut.
ü Denbora luzean egon zen zain.
ü Oso maite zaitut.
ü Maite-maite zaitut.
û Arantxak Amaiaren antz asko du.
ü Arantxak Amaiaren antz handia
du.
ü Arantxa Amaiaren antz-antzekoa da.