Euskara Lanabesa sariak banatu ziren azaroaren 25ean Donostiako Zientziaren Kutxagunean. Bost erakundek jaso zuten saria: Fagor taldea, World Wide Web Ibercom, Grupo Xubi S.L., IMH Makina erremintaren Institutua eta Elkar. Sari hauek Lanabesa aldizkariak ematen ditu eta enpresek jardunbide profesionalean, hazkundean, berrikuntzan, kulturan eta euskaran egiten duten lana saritzen dute. Fagor taldeak euskarari dagokion saria jaso zuen, eta ekitaldian EMUNeko ordezkariak ere izan ziren.

Fagor Taldeak hamar urte baino gehiago daramatza EMUNekin elkarlanean eta, dagoeneko, taldeko kooperatiba gehienek euskara plana dute. Enpresen munduan euskararen normalizazio osoa urrun dago oraindik, baina Fagor Taldeak egindako lanaren errekonozimendua jaso du, eta oraindik egiteko gelditzen zaiona egiteko lanean darrai.
Lan mundua euskaratzea ez da goizetik gauera egiteko lana, eta gutxiago orain, egoera ekonomikoa hain beltza izanda. Hala ere, enpresa batzuek borondate handia erakutsi dute euskararen normalizazioaren aldeko lanean, eta lana bere ordaina ematen ari da. Izan ere, Fagor taldeak jaso du Lanabesa saria, baina EMUNen bezeroen zerrendan enpresa asko eta asko daude gaur egun lanean sendo.
Bidaltzailea: emun
Erantzun