8urte jada Coprecin Euskara Plana abian jarri zela, eta ospatzeko garaia bazela eta, Euskara Eguna antolatzea otu zitzaigun Copreciko Euskara Batzordekideei.
Otu eta egin. Gorlako Altsasu elkartean jarri genuen zita eta nahi baino gutxiago baina uste baino gehiago elkartu ginen.
Giro paregabean egun pasa egiteko aukerari ezin ba muzin egin. Goizean mendi buelta polit batekin begiko bekarrak kendu ostean, pilotan, sokatiran, soka saltoan eta arto jasotzen aritzeko parada izan genuen. Hori dena, txorizo egosi eta sagardo freskoz lagundua.
Bazkaria ere ez zen hala-moduzkoa izan eta denak ere, ase baino aseago irten ginen elkartetik. Aurretik baina, digestioa ondo egiteko kantatzea bezalakorik ez dagoela eta, guk ere tradizioari eutsi behar.
Zorionak, beraz, guztioi eta ea datorren urtean ekitaldi potologoa lortzen dugun!
Bidaltzailea: Copreciko Euskara Batzordea
Erantzun