Skip to Content

Euskararen normalkuntza aspaldi abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen dugu, soziolinguistikako ezagutza-sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu du Asmozek hizkuntza plangintzarako ikastaro hau.

NORI ZUZENDUA:

  • Euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztiei.
  • Toki eta Foru administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan, hizkuntza normalkuntzan erantzukizun publikoa dutenei.
  • Euskalgintzako euskaltzaleei edo euskararen inguruan dihardutenei.

HELBURUAK:

  • Soziolinguistikaz oinarrizko ezagutza eskaini.
  • Hizkuntza egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez jantzi.
  • Hizkuntza egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaini.
  • Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez jantzi.
  • Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutu.
  • Euskararen egoeraren berri zehatza eskaini, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

METODOLOGIA:

Ikastaroa internet bidezko ikasgaiekin eta aurrez aurreko saioen bidez gauzatuko da. Web gunean eskuragarri dauden ikasgai bakoitzari dagokion ebaluazio testa, ariketa eta balorazioa egin behar dira gaiak gainditzeko.

EGITARAUA:

  1. Hizkuntza gutxituak nazioarte mailan
  2. Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak
  3. Hizkuntza gutxituen berreskurapenerako hainbat hurbilpen
    teoriko
  4. Ikuspegi soziologikoa eta gizarte psikologiarena
  5. Hizkuntzen ekologia
  6. Hizkuntza kulturaren bitarteko gisa. Antropologiaren ekarpenak
  7. Ikerketa soziolinguistikorako metodologiak eta teknikak
  8. Plangintzaren funts teoriko eta teknikoak
  9. Diagnosirako egungo garapen teknikoak
  10. Hizkuntz adierazle-sistemak
  11. Euskal Herriko hizkuntz egoera: statusa
  12. Gazteen euskara erabilera: hizkuntza kalitatea
  13. Hizkuntzazko jokaeraren aldaketa prozesua. Teoria eta
    praktika
  14. Hizkuntz eskubideen eta lege statusaren egoera Euskal Herrian
  15. Euskalgintzaren nondik-norakoak
  16. Hizkuntzen inguruko gizarte diskurtsoak
  17. Euskara eta teknologia berriak
  18. Interneten erabilera hizkuntza plangintzan
  19. Hizkuntza normalkuntzarako plangintza orokorra
  20. Hizkuntza normalkuntzarako plangintza estrategikoa
  21. Hizkuntza plangintza udalerri mailan
  22. Normalkuntza saioak administrazio publikoan
  23. Hezkuntza eta lan munduko hizkuntza plangintzak
  24. Euskara eta komunikabideak
  25. Komunikazioa euskara sustatzeko
  26. Identitatea eta komunikazioa. EiTB-ren kasua

MATRIKULA EPEA:

Urriaren 15a bitarte zabalik. Informazio gehiago eta matrikula egiteko aukera web gunean .

Bidaltzailea: EMUN
Etiketak:

Erantzun

Back to top