Debagoieneko Mankomunitateko eta Udaletako euskara teknikariek antolatu dute, eta sindikatuetako ordezkariak Arrasateko Kulturaten bildu dira.
Lan munduko euskara planen inguruko saioan CCOO, ELA, ESK , LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek hartu dute parte, eta sindikatuetako euskara planen inguruko informazioa eman dute.

Erramun Osak, Eusko Jaurlaritzako Lan Hitz programaren inguruko xehetasunak azaldu ditu, eta planetan adituak direnak ere, Emuneko Juan Luis Arexolaleiba eta Elhuyarreko Miel Guridik enpresetako euskara planak zer diren azaldu dute.
Bailarako bi enpresetako ordezkariak ere izan dira euren esperientziaren berri ematen, hain zuzen, Elgetako Recyde eta Arrasateko JMAko ordezkariak. Enpresan euskararen presentzia areagotzeko martxan jarritako euskara planaren ibilbidea eta bizipen propioak azaldu dituzte.
Saioarekin bukatzeko hainbat ondorio atera dira saiotik, besteak beste:
- Langileek euskara planari buruz informazio gutxi izaten dutela.
- Ekimen hauek esfortzua eskatzen duten arren, langileek interesa erakusten dutela.
- Kanpoko laguntza behar izaten dela plana aurrera ateratzeko.


Erantzunak
Erantzunik ez dago.