
Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa garatu du Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin batera.
Oso gai konplexua da gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren. Azterketa honetarako eremu desberdinetako jendea hartu da kontuan: gazteekin lanean esperientzia duena, gaia maila teorikoan landu duten pertsonak eta ezaugarri ezberdinetako gazteak.
Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da pertsona horrek hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko duen joera. Aldi berean, gazteena ere konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Haurtzarotik helduarorako bidea egitea da gizatalde honek komunean duen ezaugarria, baina horrez gain, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa liteke pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez.
Gazteen erabilerarekin harremanean jartzen den edonori (kanpaina bat egin nahi duena, egitasmo bat antolatu nahi duena, kirol elkarte batean gazteekin diharduena,…) fenomenoaren alderdi ezberdinak presente izanik usteen eta iritzietan oinarrituta baino, bere jarduna oinarri sendo baten gainean burutzeko baliabideak eskaintzea litzateke helburua.
Soziolinguistika Klusterraren webgunean ikus daitezke azterketa lan honen fruituak.



Erantzunak
Erantzunik ez dago.