2008ko irailaren 30a, asteartea

Azaroak 5: MONDRAGON Korporazioaren euskara planen mintegia

Euskara planen esperientziak, egoerak, arazoak eta zenbait irtenbide trukatzeko parada izango da azaroaren 5ean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, bertan egingo baita MONDRAGON Korporazioko euskara planen mintegia. Jardunaldi hau Korporazioko Euskara Batzordearen gidaritzapean diharduen Euskararen Mahai Teknikoak antolatu du eta MONDRAGON Korporazioko enpresa guztiei dago zuzenduta. Euskaratik gaztelaniarako aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

El seminario está dirigido a todas las empresas de la Corporación MONDRAGON, tengan o no implantado un plan de euskara, y contará con servicio de traducción simultánea. Se abordarán los siguientes temas: Logros y retos de la Corporación, Cómo vender el euskara en las empresas, Claves para cambio del comportamiento lingüístico personal, Innovación en el euskara y Euskara e internacionalización.

Mintegian bertan hainbat gai landuko dira. Hasteko, MONDRAGONeko Euskara Batzordeak, azken urteotako lorpen nagusien berri emateaz gain, datorren ziklo estrategiko aurreikusitako erronkak azalduko ditu. Ondoren, **“euskara nola saldu lantegian”** hitzaldiarekin arituko da Iñigo Fernandez Ostolaza, Publis agentziako exekutiboa. Aurrera jarraitu aurretik kafe-atsedenaldi umoretsuaren tartea izango da eta gero tailer formatuan hiru gai landuko dira, aldiberean: baten, Norberaren hizkuntza portaerak aldatzeko gakoak, EMUNen gidaritzapean; beste baten, Nazioartekotzea eta hizkuntza kudeaketa, Amado Alorcon Kataluniako Rovira i Virgili Unibertsitateko irakaslearen eskutik; eta bestean, sormen tekniken bidez arazoei aurre egiteko ideia berritzaileak arakatzeko, Berrikuntza euskaran, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak gidatutako tailerra.

Egitaraua

14:30 Harrera: material banaketa

15:00 Aurkezpena, agurra

15:10 MONDRAGON eta euskara. Lorpen nagusiak eta erronka berriak

15:25 Hitzaldia. Euskara nola saldu lantokian Iñigo Fernandez Ostolaza (Publis publizitate agentziako exekutiboa)

16:10 Atsedenaldia. Kafea.

16:45 Tailerrak:

a) Norberaren hizkuntza portaerak aldatzeko gakoak. (EMUN)

b) Nazioartekotzea eta hizkuntza kudeaketa. Amado Alarcón Universitat Rovira i Virgili

c) Berrikuntza euskaran. (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa)

18:10 Jasotako ideia nagusien azalpen laburra

18:25 Amaiera

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Mondragon Korporazioan Emuneko euskara teknikaria. 15:11 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun