2008ko maiatzaren 26a, astelehena

Euskaraz lan egiteko nahitaezko 5 tresnak

Euskaraz lan egiten baduzu informatikako 5 baliabide hauek nahitaez ezagutu behar dituzu.

  1. Zuzentzaile ortografikoa (Xuxen ).
  2. Euskarazko Firefox web nabigatzailea.
  3. Euskalbar hiztegien Firefox-erako tresnabarra, euskera-gaztelera-ingelesa itzulpenak egiten lagunduko diguna.
  4. Elebila euskarazko web edukien bilatzailea.
  5. Euskarazko Wikipedia , euskarazko entziklopedia askea.

Zuk beste tresnaren bat ezinbestekotzat jotzen baduzu edo proposatutako horiekin ados ez bazaude, bota zure iritzia.

Bidaltzailea: Denis Elortza Gorrotxategi, Emuneko teknikaria. 21:36 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)

Erantzunak

Re: Euskaraz lan egiteko nahitaezko 5 tresnak

Mila esker Denis gure produktuen berri emateagatik. Elekak badu beste zerbitzu bat Interneten Entigarbi izenekoa (http://entigarbi.eleka.net). Itzulpen-memorietan dauden datu konfindentzialak (NAN zenbakia, pertsona-izenak, …) automatikoki ezabatzeko balio du. Horrela itzulpen-memoriak publiko egitea errazagoa da. Webguneak bi zati ditu: bata publikoa edozeinek erabiltzeko modukoa (bolumen-muga bat du) eta bestea pribatua bezeroentzat.

Bidaltzailea: Inaki Irazabalbeitia Noiz: 2008.05.27 10:37

Re: Euskaraz lan egiteko nahitaezko 5 tresnak

Baina aplikazio guzti hoiek ezin ditugu erabili ordenagailuan sistema eragilerik euki ezean. Horretarako nire proposamena: Ubuntu euskaraz ;-)

Bidaltzailea: Josu O. Noiz: 2008.05.28 09:48

Erantzun